KLIMA ATZO ETA GAUR. ALKIZAKO HISTORIA GEOLOGIKOA

Bikaina izan da Asier Hilario Orús geologoak eskaini duen hitzaldia. Modu bizi eta didaktikoan azaldu digu kontinenteak eta itsasoak mugitzen eta aldatzen joan diren heinean geure ingurua nola zizelkatzen joan den. Hilariok inguratzen gaituen paisaiaren zergatia ulertzen lagundu digu, paisaiaren istorio ezkutua irakurtzen irakatsi digu.

Hitzaldia bertatik bertara jarraitzeko aukerarik izan ez bazenuen edota berriro entzun nahi baduzu, hementxe duzu eskura.

 

OHARRA

Fagus Alkiza interpretazio zentroa 2025eko udaberrira arte
itxita egongo da
toki aldaketagatik.

Dena den, bertan antolatzen diren jarduerek martxan segiko dute.

Barkatu eragozpenak.