Sormenaren Kabia beka ez da ohiko deialdi bat: sormenerako denbora, espazioa eta arnasa eskaintzen dituen egonaldia da. Alkizan (Gipuzkoa), natura-ingurune paregabe batean, zure proiektua garatzeko lasaitasuna eta inspirazioa aurkituko dituzu, eguneroko erritmotik urrun baina hiri nagusietatik gertu.
Zer eskaintzen dizugu?
BALIABIDE EKONOMIKOAK
1.800 €-ko saria proiektua garatzeko.
EGONALDIA
Hiru asteko egonaldia Alkizako Lete Apartamentuetan (udalaren kontura).
AHOLKULARITZA
Elena Cajaraville, Ur mara museoko zuzendariaren laguntza profesionala.
IKUSGARRITASUNA
Zure lanari buruzko ikus-entzunezko bat ekoitziko da eta gainera, bekak BERRIA egunkariaren babes berezia du.
Parte hartzeko baldintzak
NORK
Edozein diziplina artistikotako (arte plastikoak, eszenikoak, musika, literatura, zinema…) sortzaileak, norbanako zein talde gisa.
LANAK
Aurkeztutako proiektuak argitaratu gabea eta jatorrizkoa izan behar du.
EGUTEGIA
Egonaldia 2026ko iraila eta abendua bitartean egingo da.
Nola eman izena?
OINARRIAK
Hemendik jaitsi ditzakezue aurtengo edizioko oinarriak:
Izena emateko epea irekita egongo da 2026ko apirilaren 27tik ekainaren 15era bitartean.
Zatoz Alkizara eta eman bidea zure sormenari natura, gizakia eta kulturaren arteko elkargunean!
Sormenaren Kabiaren edizioak
2018 urteaz geroztik ospatu diren edizioen irabazleen azalpenak, bideoak eta beste


