Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak hiru ardatz ditu:

Natura, bertan jarduten duen Gizakia eta bi horien arteko harremanetatik sortzen den Kultura.

Aurkezpen liburuxka (PDF)

Natura

Naturaren ardatzetik abiatuta, zentroaren helburua da biodibertsitatea kontserbatzea eta areagotzea. Horretarako, Fagus-Alkizan Hernio-Gazume KBEko biodibertsitateari buruzko informazioa aurkituko duzue, baita mendigunean egin diren eta egiten ari garen kontserbaziorako lanei buruzkoa ere. Gainera, ikusgai daude bertako basoen errepika; kobazulo baten erreplika saguzar espezie ezberdinekin; harkaztien errepika eta abar.

Gehiago jakin

Gizakia

Hernio-Gazume KBEko larreak, pago motzak eta oro har, bertako paisaia natural eta kulturala gure arbasoei zor diegu. Ondare hori gal ez dadin Fagus Alkizaren helburuetako bat da garapen iraunkorra lortzea. Izan ere, biodibertsitatea kontserbatzeko nahitaezkoa baita garapen iraunkorraren aldeko apustua egitea.

Bestalde, Fagus Alkizan ezagutarazi nahi da alkizarrek beren historian zehar ingurunearekin izandako harremana. Horretarako, bilduriko ondasun kulturalak bertan ikusgai egongo dira: txondorra, karobiak eta abar.

Gehiago jakin

Kultura

Gizartea etengabe aldatzen ari da: ekonomikoki, sozialki, kulturalki… eta horrekin batera ohiturak, ustiapen ereduak, ingurumenarekiko harremanak, kontsumoa etab. Fagusek gizartearen aldaketetara egokitu nahi du eta bere helburuetako bat landa-eremuan kultura era integralean sustatzea da.

Gehiago jakin