-
Alkizako eta Hernialdeko erretorea eta euskal idazlea izan zen Irazusta. Gaspar Astete josulagunaren doktrina euskarara itzuli zuen, ikuspegi erlijioso zein linguistikotik polemika-iturri izan dena.
-
Irazusta eta bere garaiari buruzko erakusketa inauguratu da Fagus-Alkiza Interpretazio-zentroan eta, Juan Irazusta. Pertsona, garaia eta idazlana liburua aurkeztu du Olatz Leturiagak.
Alkizako eta Hernialdeko erretorea eta euskal idazlea izan zen Irazusta. Gaspar Astete jesuitaren doktrina euskarara itzuli zuen, ikuspegi erlijioso zein linguistikotik polemika-iturri izan dena.
Irazustak idazlan bakarra publikatu zuen. 1739an Gaspar Astete jesuitaren doktrina argitaratu zuen Iruñean euskarara itzulita Doctrina Cristiana Aita Gaspar Astete Jesuitac erderaz compondua ipiñi zuan Eusqueraz D. Juan de Irazusta Erretore Hernialdecoac… izenburuarekin. Bi mendetan zehar, Gipuzkoako milaka haurrek memoriaz ikasi beharra izan zuten. Aldekoak eta kontrakoak izan bazituen ere bere itzala gaur egun arte iritsi da. Hala, Alkizako Udalak eta Euskaltzaindiak, Irazusta, bere garaia eta lana gogora ekarri dituzte.
Ospakizunak bi zati izan ditu. Lehenengoan Juan Irazusta eta bere garaiari buruzko erakusketa inauguratu dute Fagus-Alkiza Interpretazio-zentroan.
Bigarren zatian, 17:30ean, San Martin Tourseko elizan, ‘Juan Irazusta. Pertsona, garaia eta idazlana’ liburuaren aurkezpena egin du Olatz Leturiagak, liburuaren egileak.
Bertaratu direnek liburuaren ale bat eskuratzeko aukera izan dute, eta Irazustari buruz gehiago jakin nahi dutenek, irailaren 16ra arteko epea izango dute erakusketa ikusteko.
Duela bi mende eta erdi suak harrotu zituen liburuaren garrak ez dira itzali, eta Alkizako Udalak eta Euskaltzaindiak antolatutako omenaldiari esker, Irazustaren izenak eta lanak gure oroimenean bizirik jarraituko dute.
Omenaldi ekitaldiei buruzko informazio gehiago : Gizakia – FAGUS Alkiza (fagus-alkiza.eus)
Juan Irazusta Alkizaleteri buruzko informazio gehiago: https://eu.wikipedia.org/wiki/Juan_Irazusta