Donostiatik gertu, baina, hiriko zurrunbilotik urrun, herri bizi eta lasaia da Alkiza. Hernioren magalean, bertako naturaz, jendarteaz eta kulturaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du Alkizak.

Plazan bertan antolatu daiteke egonaldia: mendi ibilbideen inguruko informazioa irakurriz, landa-turismoan lo-lekua hartuz, Ostatuan otordua eskatuz, Fagusen eta Ur Maran bisita orduak hitzartuz edo eta Txakolindegirako hitzordua zehaztuz.

Alkiza edozein sasoitan da ikusgarria. Urtaro guztiek dute euren xarma eta naturak, etengabe aldatuz, kolore eta paisaia harrigarriak eskaintzen dizkigu.

Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuaren atarian egonik, bereziki zaindutako landa eremuan egonaldi bat antolatzeko aukera eskaintzen du Alkizak.

Natura

Alkiza natura da. Hernio-Gazume eta bertako landare eta animalia espezieak ezagutzeko aukera dago bai Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan eta baita seinalizatutako ibilbideetan ere.

Gizakia

Lete Landa-turismoa

Atseden hartu eta bertako ohiturak ezagutzeko aproposa da XVII. mendeko baserri eder hau. Logelez gainera, lau apartamentu berri ere eskaintzen ditu Letek.

Webgunea: www.letealkiza.com

Urruzola Txakolindegia

Upategia XIV. Mendetik datorren Garaikoetxea baserrian kokaturik dago. Garazi eta Xabier, mimo handiz zaintzen dituzten mahastietatik gertu bizi dira, baserrian bertan. Ardoa egitea da euren zaletasuna eta baita bizimodua ere.

Webgunea: www.inaziourruzola.eus

Kultura

Ur Mara Museoa

Kontenplaziorako espazio moduan sortu zuen Koldobika Jauregi eskulturagileak, hiriguneetako jende uholdeetatik eta zaratatik urrun. Ez da baso arrunta, ezta ohiko museoa ere. Hormarik gabeko esperimentazioa gune bat baizik.

Webgunea: www.urmara.com

Ostatua

Mendi buelta bat egin ostean, Alkizako Ostatuak atsedena hartu eta indarrak berritzeko aukera eskaintzen du. Mendigune zoragarrian kokatuta, gastronomiaz eta oro har, zentzumen guztiez gozatzeko aukera eskaintzen du Alkizako Ostatuak.

Gure eskaintza zabala

Ezagutu ezazu Alkizak eskaintzeko duen guztia, eskaintza orokor bat, non gure giltzarriak diren Natura, Gizakia eta Kultura uztartzen diren.

Jaitsi ezazu hemendik gure aurkezpen eskuliburua:

Alkizako Turismo eskaintza eskuliburua (PDF)