Alkizako Udalak eta herriko eragileek aurkeztu berri dute Sormenaren Kabia Bekaren seigarren edizioa.
Alkizako Fagus Interpretazio Zentroan egin da ekitaldia; Hernio Gazumeko biodibertsitatea kontserbatu eta areagotzea giltzarri badu ere, artista askoren bilgune ere izan da. Izan ere, Sormenaren Kabia Bekaren bosgarren edizioak emandako fruituak han biltzeko aukera izan zen, eta urtean zehar beste hainbeste artisten lanen testigu ere izan dira Hernio Gazumeko bailara hain ongi islatzen duen Interpretazio Zentroan.
Alkizako Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, artistek, hausnartu, sortu eta lan egiteko espazio bat sortu zuen duela sei urte. Egitasmo horrekin, arte-sormena, kultura bera, hirietatik eta Alkiza landa-eremuko sorgune moduan erreferentea izatea lortu nahi du ekimenak eta bide horretan beste urrats bat egin dute gaur.