Fagus  Alkiza  interpretazio-zentroak  euskara  hutsez  egindako  lehen  planisferioa  ezagutzeko  eta  zerua behatzeko saioak antolatu ditu irailaren 17rako.  

Aranzadi Zientzia Elkarteak Elkano euskal planisferioa sortu du. Euskara hutsez idatzitako eta Euskal Herriko latitudean kokatutako lehena da, 43 graduko ipar paraleloan.

Planisferioak ez du soilik Euskal Herriko zerua behatzeko balio. Euskal kostaldeko latitudean dago kokatua, Elkano marinelari keinu eginez. Halere, 43 graduko ipar latitudean dagoen edozein puntutan erabil daiteke, baita hiruzpalau gradu iparralde edo hegoalderago ere. Beraz, besteak beste, Madril, Paris, New York edo Pekinerako ere balio du.

Virginia Garcia, Aranzadiko astronomoak planisferio bat zer den eta nola erabili behar den erakutsiko digu aurkezpenean. Gainera, ikusi ahal izango dugu planisferioak jasangarritasunarekin ere baduela lotura, gizartea kutsadura luminikoaren inguruan kontzientziatzeko ere balioko baitu aurkezpenak.

Elkano planisferioa ezagutu ondoren, ikastitakoak praktikan jarriz, zerua behatuko dugu. Izarrak eta planetak desberdintzeko gai izango ote gara?

 

Aurkezpenean zein behaketan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, saio bakarrean ere izena eman daiteke. Horretarako, bidali emaila kultura@alkiza.eus helbidera edo whatsappa 688 604 466 zenbakira. Irailaren 16a izango da izena emateko azken eguna (edukiera mugatua).

 

ELKANO EUSKAL PLANISFERIOAREN AURKEZPENA ETA GAU BEHAKETA

  • Noiz: irailak 17, ostirala.
  • Non: Alkizako hilerri ondoko informazio gunean
    • 19:30ean planisferioaren aurkezpena.
    • 21:00etan gaueko behaketa
  • Prezioa: jarduera bat 3€, biak 5€ (bertan ordainduko da)
  • Hizkuntza: euskara