Sormenaren Kabia 2023ko aurkezpena maiatzaren 23an egin genuen Fagusen.

Aurtengo epaimahaikideak hauek izan dira:

Koldobika Jauregi, eskultorea.

Ione Larrañaga, ilustratzailea eta SK 2021eko irabazleetako bat.

Laia Varela, bitxigilea eta SK 2022ko irabazleetako bat.

Lanak jasotzeko epea hasieran batean ekainaren 30era arte jarrita genuen arren, uztailak 14 arte luzatzea erabaki genuen, jende gehiagok parte hartu zezan.

Epea amaitu eta egun gutxira bildu ziren epaimahaikideak eta bi sarituak zein ziren uztaila amaieran iragarri genuen.

MIRIAM LOIDI

Lan originala iruditu zitzaien epaimahaikideei eta orain arte egon diren irabazleak kontuan izanik, lan desberdina. “Ehun bizipenak” du izena bere proiektuak, eta oihal moduko bat sortu nahi du material desberdinekin.

NOMAD (Eli eta Carlos)

Aurkeztutako proiektua herritarrentzat “opari” bat dela iruditu zitzaien epaimahaikideei. Azken finean, haien proiektua herriaren argazki ondarearen bilketa bat egitean oinarritzen da. “Alkizako memoria” du izena haien proiektuak.

Hau guztiaz gain, irabazleak herrian ondo integratzea oso puntu garrantzitsua da eta bi irabazleak alkizarrekin ondo moldatuko direla argi zuten epaimahaikideek. Izan ere, Miriam Ur Marako egonaldietan egon zen pasa den urtean eta Nomadekoek lanketa bat egin zuten Alkizan.

  • Egonaldian zehar eskolako haurrekin ere egin nahiko lukete tailerrenbat, baina hori zehazteke dago.
  • Egonaldiak bi irabazleek aldi berean egitearen saiakera egin da, haien artean laguntzeko, batak besteari laguntzeko… Lehengo urtean adibidez, Mirari eta Laiak zerbait bateratua egin zuten eta hori ere interesatzen zaigu, irabazle bakoitza modu isolatu batean hartu ordez, elkarlana sustatzea. Aurten agenda kontuengatik astebetez soilik kointzidituko dute:
    • Miriam: Urriak 23 – azaroak 12.
    • Nomad: Azaroak 6 – azaroak 26.
  • Lanak aurkezteko data zehazteko dago.