Sormenaren Kabia-ren ekimenez, Alkizan Maria Andres dantzari eta koreografoak, Bakar Bat izeneko bere lan berriaren sormen-prozesua partekatuko duen tailerra.


Tailer honetan, espazio libre bat eskeiniko da partaide bakoitzak bere gorputzarekin bat egin dezan eta barne entzumenari esker bere mugimendu propioa aktiba dezan. Honetarako yogaren ekialdeko praktiken antzinako jakintzak eta dantza garaikidearen lengoaiak konbinatuko ditugu. Honela, kontaktua eta lehenengo hiru zentro energetikoen aktibazioa, esperientzia honetatik eraiki nahi dugun dantzaren sustatzaile izango dira.

Lantegia zein egunetan eta zein ordutan eskainiko den erabakiko da izena ematen dutenekin. Horretarako, idatzi emaila kultura@akiza.eus helbidera edo bidali whatsappa 688 604 466 zenbakira. Azaroaren 2ko arratsalderako eman behar da izena.