Glasgow (Eskozia) klima larrialdiaz hausnartu eta eztabaidatzeko hiria izan da berriki. Izan ere, bertan egin baita COP26 NBE Nazio Batuen Erakundearen klima larrialdiaren nazioarteko goi bilera.
Urrutira joan gabe, gurera begira jarri eta basoek klima larrialdiari aurre egiteko egin dezaketen ekarpenaz gogoeta egin nahi dugu Fagus Alkiza interpretazio-zentroan. Horrexegatik, Garazi Auzmendi ikertzaile eta komunikatzaileak hitzaldia eskainiko du azaroaren 19an.
Auzmendik 2019an Gipuzkoako Foru aldundiko beka bati esker, basoek klima larrialdia arintzeko eta bere eraginetara egokitzeko egin diezaguketen ekarpena aztertu du. Bertan, basoek gizarteari eskaintzen dizkioten onurak, hauen naturalizazioaren onurak eta hobetzeko aukeraz arituko da, besteak beste.