Hernio mendiaren magalak hamaika altxor ezkutatzen ditu. Belardietan edo basoetan barna paseatuz hamaika intsektu txiki ikusi ditzakegu. Ordea,  ezezaguna bezain harrigarria  da izaki txiki hauen mundua. Bada, Fagus Alkiza interpretazio-zentroak animalia hauek hobeto ezagutzeko bisita gidatua antolatu du. Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia Saileko kidea da Iñaki Mezquita eta berarekin batera ibilbide gidatua egingo dugu uztailaren 17an.

Ibilbidea Alkizako hilerri ondoko aparkalekutik abiatuko da eta pare bat orduko iraupena izango du. Bideak ez du zailtasunik baina arropa eta oinetako erosoekin joatea aholkatzen dugu.

Parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako, bidali  e-maila kultura@alkiza.eus helbidera edo whatsappa 688 604 466 zenbakira. Parte hartu nahi duenak egunean bertan 5- € ordaindu beharko ditu (Alkizarrentzako eta 12 urtez azpikoentzako doan).

Zatoz gurekin eta ezagutu ezazu intsektuen mundu txiki handia!

INTSEKTUEN MUNDU TXIKI HANDIA EZAGUTZEKO BISITA GIDATUA

Noiz: uztailak 17, larunbata.

Non: Alkizako hilerri ondoko informazio-gunetik abiatuta.

Ordua: 10:00etan. Pare bat orduko iraupena izango du.

Hizkuntza: euskaraz

Prezioa: 5-€. Alkizarrek eta 12 urtez azpikoek doan. Bertan ordaindu behar da.

Zailtasuna: bidea erraza da, baina oinetako eta arropa erosoa eramatea aholkatzen dugu.