Alkiza Hernio mendiaren magalean dagoen landa-eremuko herria da. Naturagune aparta izateaz gainera, ekologikoki balio handikoa da. Izan ere, Natura 2000 Sare europarraren baitan aitorturik dago eta 2012an Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuten, besteak beste, Europar Batasunaren interesekoak diren espezieak daudelako bertan. Esate baterako, harkaiztien gainean hegan ikusi daitezkeen hegazti sarraskijaleak. Alkiza sai arren eta sai zurien bizi-tokia da.
Bisita gidatua uztailaren 27an egingo da, larunbatez. Alkizako plazatik abiatuko gara 10:00etan eta bi ordu eta erdi inguru iraungo ditu irteerak. Ibilbidearen zailtasun maila ertaina da.
Oinetako eta arropa egokia eramatea da aholkatzen da-
Aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Horretarako, bidali emaila kultura@alkiza.eus helbidera edo bidali whatsappa 688 604 466 zenbakira.
BISITA GIDATUA
Noiz: uztailak 27, larunbata
Non: Alkizako plazatik abiatuta
Iraupena: bi ordu eta erdi inguru
Zailtasuna: egiteko erraza, aldapa batzuk igo beharko baditugu ere
Hizkuntza: Euskaraz
Prezioa: alkizarrek eta 12 urtez azpikoek doan, gainerakoek 5-€