Ione Larrañaga ilustratzaileak eta Joseba Agirrezabalaga artista plastikoak irabazi dute 2021eko Sormenaren Kabia Beka. Laugarren ekitaldian hamabost lan aurkeztu dituzte eta epaimahaiak literatura eta ilustrazioa, eta monotipia eta serigrafia uztartzen dituzten proposamenen alde egin du.

Sormenaren hariak ez du etenik Alkizan, datozeen asteetan bertan izango baitira aurtengo bi sarituak. Udalaren eta herriko eragileen elkarlanari esker sortu zen Sormenaren Kabia Beka 2018an. Ekimen horri esker, hainbat artistek naturagune paregabean hausnartu, esperientziak partekatu eta lan egiteko aukera izan dute azken urteotan. Bada, habia prest dago sortzaile gehiago hartzeko.

Antolakuntzak urtero epaimahai bat osatzen du berariaz eta hauek izan dira aurtengo kideak: Susana Cencillo García, musikaria eta musika irakaslea; Mariasun Landa Etxebeste, idazlea; Txiki Keixeta, margolari eta eskultorea eta Koldobika Jauregi Zinkunegi, eskultorea.

Epaimahaiko kideek, Bekaren IV. Edizioaren aurkezpen ekitaldian, Sormenaren Kabia edozein sortzailerentzako irekita dagoela azpimarratu zuten. Gainera, dei berezia egin zieten hitza lanerako erraminta duten sortzaileei. Hala, jasotako proposamenak denetarikoak izan dira, hamaika gai mahaigaineratu dituzte hautagaiek:arkitektura, antzerkia, marrazketa, zeramika, bideogintza, argazkilaritza, literatura eta abar. Epaimahaiak, azkenik, literatura eta ilustrazioa, eta monotipia eta serigrafia uztartzen duten proiektuen aldeko hautua egin du.

JOSEBA AGIRREZABALAGA ZUBIZARRETA

Agirrezabalaga Arte ederretan lizentziaduna da eta Arte ikerkuntzako Masterra egin zuen Madrileko UCM Unibertsitatean.

Josebaren lan plastikoak beti izan du naturarekin erlazio estua. Naturaren formak hartu izan ditu askotan ardatz bezala konposizio abstraktoak sortzerako orduan.Testura bilaketa bat dago prozesuan, askotan akatsaren bidez lortutakoa. Irudi abstraktuak dira gehienak, zera organikoak. Marrazkiak, pintura eta hainbat teknika grafiko erabiltzen ditu artistak irudiak sortzeko

Musika proiektuetan ere badabil lanean azkenaldian (Paezur, MV eta JA). Alaitz Alberdi artistarekin proiektu bat partekatzen du. Bien artean lanak egiteaz gain, teknika grafikoen lantegi bat ere zuzendu zuten Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean (Labana eta Orbana, 2020)

IONE LARRAGO (IONE LARRAÑAGA GORRITXO)

Arte Ederretan graduatua Madrileko UCM Unibertsitatean, bertan pinturan espezializatu zen; beranduago Ingalaterran bizi zelarik Marrazketa eta ilustrazioan interesa sustatu eta Bartzelonan Ilustrazio eta komik masterra kurtsatzea erabaki zuen.

Gaur egen Ilustrazioa eta Muralgintzan aritzen da. Batez ere denboraren inguruan lan egiten du, ziklikotasuna, iragankorra, ezegonkorra… Natura, memoria eta gizakia erabiltzen dita etengabeko aldaketa horiek errepresentatzeko, batez ere naturan oso errez ikusi daitezkeelako bizitza eta heriotzaren etengabeko ziklo horiek.

ARTISTAK ALKIZAN IZANGO DIRA AZARORA BITARTEAN

ione Larrago eta Joseba Agirrezabalagak hiru asteko egonaldia egingo dute Hernioren magalean. Naturako elementuak izango dira euren proiektuetako protagonistak. Abenduaren 17an jendaurrean aurkeztuko dute bekari esker burututako lana. Gainera, urtero legez, Unai Sorarrain bideogileak ikus-entzunezko bana egingo du sortzaileen lana ezagutzera emateko. Bekari buruzko informazioa eskura egongo da www.fagus-alkiza.eus atarian eta interesa duenak artisten lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

 

OHARRA

Fagus Alkiza interpretazio zentroa 2025eko udaberrira arte
itxita egongo da
toki aldaketagatik.

Dena den, bertan antolatzen diren jarduerek martxan segiko dute.

Barkatu eragozpenak.