Sormenaren Kabia Egonaldiak

2021 edizioa

Izena emateko epea: UZTAILAK 12


3 egonaldi ditugu aurtengorako:

Uztailaren 25etik 31ra – Gaia: Materia
Abuztuaren 8etik 14ra – Gaia: Paisaia
Abuztuaren 22tik 28ra – Gaia: Espazioa

Sormenaren Kabia, sortu, amets egin... bizi Alkiza!

Izena eman hemen

PROIEKTUAREN NONDIK NORAKOAK

Ur Mara museoak eta Sormenaren kabiak udako egoitzak aurkezten dituzte. Zientzia eta naturari lotutako esperimentazio eta prestakuntza artistikoko egoitzak dira. Artea, zientzia eta sormen prozesuak gustuko dituztenei zuzenduak. Ur Marako tailerrean, Koldobika Jauregik eta Elena Cajaravillek hausnarketak eta egiteko moduak bateratuko dituzte, aldi berean, parte-hartzaile bakoitzaren prozesuekin batera arituko dira, arte-sorkuntzako teknikak partekatuz.

Astebeteko hiru egonaldi desberdin proposatzen dira, zientzien arloko hiru adituren bisitaz osatuta.

Tailerrak Ur Mara Museoan izango dira.

HITZLARIAK

MATERIA
Ana Galarraga

Uztailak 26
“Zertan bereizten dira materia hila eta bizia? Zein da materiaren jatorria; izarren hautsa? Zer harreman dago materia eta energiaren artean? Galdera horien erantzunaren bila arituko gara, ezagutza zientifikoa eta sormenaren bulkada baliatuta”.

Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, Gipuzkoa, 1970ko ekainaren 9a) zientzia-komunikatzailea da. Elhuyar Fundazioarentzat lan egiten du. Euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen du, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da.

PAISAIA
Arantza Aranburu

Abuztuak 9
“Paisaia, denborak eta historiak (naturalak eta kulturalak) idatziriko dokumentua da; garaian garaiko klima lagun.”.

Zientzietan lizentziaduna (Geologia) eta UPV/EHUn doktorea da Arantza Aranburu Artano anderea. Bere irakaskuntza-jarduera Geologiako graduan oinarritzen bada ere, hainbat Master eta Gradu Ondoko eskoletan ere parte hartzen du, bai UPV/EHU zein beste Unibertsitate batzuetan.

Atapuercako aztarnategietako estratigrafiarekin zerikusia duten hainbat ikerketa-proiektutako partaide da 2000. urtetik gaurdaino. Funtsean, azken milioka urtetan gauzatu den paisaiaren bilakaera geologikoa du aztergai, bai gure lurretan zein Pakistango Hushe bailaran. Horretarako, kobetako erregistro geologikoak, espeleotemetan gorderiko iraganeko klimaren aztarnak, errekek utzitako orbanak edo prozesu geologiko ezberdinek zizelkatutako higadura-aztarnak eta sedimentu-metakinak “irakurtzen” ditu.

ESPAZIOA
Itziar Garate

Abuztuak 23
“Unibertsoaren handitasunetik gure txikitasuna aztertuko dugu, espazioaren eskala ezberdinak ezagutuz eta bertan biziak duen leku garrantzitsu eta berezia, baina, aldi berean, nimiñoa nabarmenduz”.

Fisikan lizentziaduna naiz, La Lagunako Unibertsitatean (Tenerifen) Astrofisikako espezialitatea egin nuelarik. Ondoren, UPV/EHU-ko Zientzia eta Teknologia Espaziala Masterra egin nuen, Zientzia Planetarioen Taldeko kide izanik nire doktorego ikasketak hasten nituen bitartean. Doktoregoan Artizarreko hegopoloko zurrunbiloaren dinamika aztertu nuen, Europako espazio agentziaren Venus Express misioko VIRTIS instrumentuaren datuak erabiliz.

Koldobika Jauregi

Berrogeitik gora urte eman ditu harri, egur, metal eta paretak zizelkatzen artearen munduan bere tokia finkatu bitartean.

Chillidaren Zabalaga beka jaso zuen 1990ean eta Karl Muller mezenas alemaniarrarekin lan egiteko aukera izan zuen Düsseldorf hirian. Egonaldi horrek eragin nabarmena izan du bere lanean eta Euskal Herrian lehendik ere bazuen sona, nazioarteko mailara zabaltzeko aukera ere eman dio. "Dantza" filma ospetsuaren diseinu zuzendaria izan zen 2017an. Bere obra museo ospetsuetan dago, hala nola Guggenheim Bilbao museoan.

Ur mara museoa zuzentzen du Elena Cajaravillerekin batera 2012. urtetik.

Elena Cajaraville

Egurra lantzeko, bitxigintzarako eta ehungintzarako aparteko talentua du Cajaravillek. Serigrafia ikasketak egin zituen eta bere hainbat lan Agata Ruiz de La Pradaren lantegian ikusgai egon ziren.

“Naturarekiko paraleloa den artea” proiektuan parte hartu zuen Alemaniako Insel Hombroich Museoan (1996-2000)."Dantza" filmaren zuzendari artistikoa izan zen. Egun Ur mara museoko ekitaldiak kudeatzen ditu.

Juan Barbé

Papergintzako maisua Tolosako paper-ingeniarien eskolan. Katalunia eta Villabonako papergintzan lan egiten du.

Paperaren museo, editore eta zaharberritzaileekin lan egin du, bai estatu mailan baita nazioartean ere.

1992az geroztik, unibertsitateetan paperari buruzko prestakuntza-tailerrak eta prestakuntza bidaiak Asian eta Amerikan.

Paper tailerrak Artsurrekin eta Cervantes Institutuan. "Landareak eta haien papera" liburua argitaratu zuen 2007an. 102 paper-errezeta. 2007 urtetik aurrera, Ur mara museoko kolaboratzailea da.

METODOLOGIA

  • Gehienez ere 12 laguneko lan-taldeak osatuko dira.
  • Taldea osatzeko gutxienez, 7 partaide beharko dira, bestela ikastaroa bertan behera geratuko da.
  • Koldobika Jauregi eta Elena Cajaravillek, Ur marako sortzaileek gidatuko dituzte ikasleak, taldean zein bakarka ere.
  • Tutoreek gai bat proposatuko dute eta parte-hartzaileek hori aintzat hartuz garatuko dute euren lana, nola bakarka hala taldean ere.
  • Asteko lehen egunean, parte-hartzaileek saio teoriko-praktiko bat eskainiko dieten zientzia arloko adituen bisita jasoko dute.
  • Parte-hartzaileek hausnarketarako tartea izango dute. Beraz, erronka berberaren aurrean hamaika bizipen eta irakurketa egiteko aukera izango dute.
  • Lanerako material natural eta organikoak erabiliko dira, Ur mara bertakoak edota ingurukoak.
  • Tailerrak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira. Egonaldiaren eskaintzan zehaztuko da hizkuntza.

Funtzionamendua

IRISTEA

Parte-hartzaileak igandean iritsiko dira. Euren lo-lekuak ezagutu eta ekipajeak gorde ondoren, ongietorria egingo zaie 17:00ak herriko plazan. Ekintza hau aukera ezin hobea da tutoreekin eta gainerako parte-hartzaileekin hasierako harremanak izateko.

TAILERRAK

Tailerrak astelehen goizean hasiko dira, hizlari gonbidatuaren eta Koldobika Jauregiren eskutik.

Eskolak astelehenetik ostiralera eskainiko dira, goizeko 09:00etatik eguerdiko 12:00ak arte.

Bazkaria 12:00etan egingo da, eta plater hotzak eskainiko dira, pateak, hestebeteak, entsaladak, gaztak, fruitu lehorrak eta sasoiko frutak.

Ordu horretatik aurrera, bakoitzak nahi duena egiteko aukera izango du. 16:00etan amaituko da Koldobika eta Elenaren aholkularitza, baina nahi dutenek tailer-orduak luza ditzakete, betiere ingurua errespetatzen bada eta eskura dauden materialak kontzienteki erabiltzen badira.

IRTEERA

Tailerrak larunbat eguerdian bukatuko dira, ondorioak jaso eta amaierako-ekitaldi bategin ostean.

LANERAKO ANTOLAKETA

Astebeteko 3 egonaldi eskainiko dira uztailean eta abuztuan. Egonaldi bakoitzeko gai bat jorratuko da, eta horren baitan garatuko dira tailerrak astean zehar:

  • Uztailaren 25etik 31ra – Gaia: Materia

  • Abuztuaren 8etik 14ra – Gaia: Paisaia

  • Abuztuaren 22tik 28ra – Gaia: Espazioa

Zientziari eta arteari lotutako gaiak landuko dira formazioa eta esperimentazioa uztartuko dituen formatu baten bidez. Honakoa izango da lanerako antolaketa:

Egonaldia Astelehenetik larunbatera. Bezperan, igandean, harrera-ekitaldia egingo da.
Ordutegia Goizeko 09:00etatik 16:00etara.

  • 09.00-12:00: hizlarien saio teorikoa.
  • 12:00: buffeta eta atsedena.
  • 14:30-16:00: esperimentaziorako lantegia.
Espazioak Ur mara museoko tailerra eta erakusketarako espazioa eta Ur marako gune irekia, basoa.
Lantegiak (esperimentazioarako guneak) Grabaketa-teknikak, pigmentu naturalak, paper-ekoizpena eta abar, eskultura eta ehungintza
Ekintza osagarriak Alkizako herriarekiko lotura
prozesu artistikoaren bidez. Bestalde, bertako artearekin, ekoizpenarekin eta naturarekin zerikusia duten toki-erakundeetara bisitak egingo dira.

TARIFAK ETA AUKERA BAKOITZAK ZER ESKAINTZEN DUEN

1. Aukera. Lantegia bakarrik: 495 € (ikasleak 445 €)

Erreserba ekainaren 11 baino lehen eginez gero (%10eko deskontua)

 

Masterclass edo saio teorikoak. Koldobika Jauregik eta parte harte hartuko duten adituen saioak astean zehar eskainiko dira.
Tutoretza eta laguntza Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville adituen ezagutzen oinarritutako aholkularitza eskainiko da.
Erremintak eta materialak Tailerrak baditu tresnak
eskulturarako (zerrak, kalatzeko makinak,
fresatzeko makina…) eta baita grabaturako ere (torkulua,
prentsa…). Beste material batzuekin ere lan egingo da, batez ere naturalak eta oihalgintzarekin zerikusia dutenak.
Erakustokia Museoko erakusketa-gunea
parte-hartzaileen esku egongo da.
Otorduak Bazkaltzeko buffet hotza eskainiko da.
Ekintza osagarriak Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua ezagutzeko bisita gidatuak egiteko aukera eskaintzen dugu.
Bestalde, parte-hartzaileek Inazio Urruzola Txakolindegia ezagutzeko parada izan dezakete. Eta, jakina, behin upategira joanda, bertako ardoak dastatu ahal izango dituzte.
Museo-gunea Ur marak 11 hektareako naturgune irekia eskaintzen du. Hala, parte hartzaileak beren sormen-prozesuan murgildu eta
deskonektatu eta erlaxatu ahal izango dute.

2. Aukera. Lantegia eta ostatua (Barnetegia) 699 € (ikasleak 645 €)

Erreserba ekainaren 11 baino lehen eginez gero (%10eko deskontua)

 

Lehenengo aukerak eskaintzen duen guztia Masterclass edo saio teoriokoak, erramintak, materialak…
Lo-lekua. Pertsona bakarrarentzako gelak. Garai batean apaiz-etxea izandako eraikin bikaina da eta Alkiza inguruko mendien ikuspegi ikusgarriak eskaintzen ditu. Bertan 5 gela aurkituko ditugu, hainbat oherekin (literetan). Barnetegiak bere komunak ditu (WC / dutxa) eta baita sukalde ekipatua ere eta garbigailua.
Sukaldea Sukaldea partekatu egin beharko da.
Deskontua Bi pertsona edo gehiagoko taldeetan 600 -€ kobratuko dira pertsonako.

Gainera, apartamentuak alokatzeko aukera dago Alkizan bertan, Lete nekazalturismoan. Apartamentuek logelak eta bainu pribatua dituzte, baita erosotasun guztiak dituen sukaldea eta jantokia ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero, beraien web orria ikusi: http://www.letealkiza.com

AINTZAT HARTU BEHARREKOAK

Ostatua

Ostatuak wifi eta sukalde hornitua ditu, baita oheko arropa eta burukoak ere, baita ere garbigailua. Ikuztegi-zerbitzua beharrezkoa bada, beste aukera batzuk bilatuko ditugu. Ostatu eremuaren barruan ez da animaliarik onartuko eta ezingo da erre. Mesedez, egonaldia bukatutakoan, saiatu espazioa aurkitu duzun bezain garbi uzten.

Bezeroak familiakoren batekin edo hurbilekoren batekin etorri nahi badu, baliteke establezimendu berean ostatu hartzeako aukera izatea, ostatu zerbitzuak ordaindu ondoren. Nolanahi ere, ezinbestekoa da aldez aurretik kontsulta egitea, eta aukera hori eskuragarritasunaren mende egongo da beti. (Tarifa 250-€koa litzateke 14 urtetik gorako senitarteko edo hurbilekoentzat).

Ekarri beharko dituzun gauzak

Eskuoihalak eta norberaren garbitasunerako tresnak. Arropa erosoa eta kirol-arropa, jaka, zira, euritakoa… Alkizako klima nahiko hotza izan daiteke gauez, baita udan ere.

Bakoitzak egokitzat jotzen duen laneko arropa har dezake (mantala, eskularruak, babes-betaurrekoak…). Laneko materiala prezioan sartuta dago, baina oharrak hartzeko kuaderno bat ekartzea gomendatzen dugu, baita arkatzak, boligrafoak eta lan egiteko erabiltzen diren gainerako baliabideak ere.

Alkizan eta inguruetan dauden zerbitzuak

Alkiza landagune txikia da eta bertan herriko taberna-jatetxea dago. Anoetako errepidea hartu eta 2 km-ra Inazio Urruzolako txakolindegia dago. Gainerako zerbitzuak (janaria, farmazia… erostea) Villabonan (7 km), Anoetan (5km) eta Tolosan (8km) aurkitu daitezke.

JARDUNBIDE EGOKIEN KODEA

Ur marako egonaldiak irauten duen bitartean eta parte-hartzaileak Alkizan dauden bitartean, honako jardunbide egokiak aintzat hartuko dira. Hain zuzen ere, gure lanaren adierazgarriak diren baloreak dira:

Ingurumena errespetatzea: toxikoak ez diren teknikak erabiltzea eta ahal den neurrian jasangarriak izatea. Halaber, material birziklatuak erabiltzea eta birziklatu ezin diren hondakinak murriztea.

Ingurune naturalarekiko zainketak: gure lanak eta gure egonaldiak inguruan duen eraginaz jabetzea. Ziklo eta ekosistema naturalak aldatuko dituen inpaktua saihestea.

Landa bizitzarekiko errespetua: Alkizako bizilagunen bizi erritmoei eta bizikidetza kodeak aintzat hartzea, komunitatearekin harmonian bizi den egonaldiak izateko.

IZEN-EMATEA

    Pribatutasun politika irakurri dut eta ados nago.

    Egonaldien baldintzak irakurri dut eta ados nago.

    NOLA IRITSI ALKIZARA

    Alkiza Gipuzkoako landa-guneko herria da. Oso gomendagarria da parte-hartzaileek beren autoa izatea, lan-eremua herritik 2 km-ra baitago (gaua herrigunean pasako dute) eta ez baitago garraio publikorik.

    Hala ez bada, jarri gurekin harremanetan, eta beste aukera batzuk eskainiko dizkizugu.

    Autoz: (google-maps-en kokapena). Herrian, plazan eta hilerriaren inguruan aparkatu daiteke, autokarabanetarako plazak ere badaude bertan.

    Trenez (RENFE): Anoetaraino edo Villabonaraino trenez ailegatu daiteke. Alkizatik hurbil dauden herriak dira horiek.

    https://www.renfe.com/es/aldiriko/aldiriko

    Autobusez: Anoeta eta Villabonatik Alizara doan autobus-zerbitzu publikoa badago, ordea, ezinbestekoa da Mugi txartela izatea eta gutxienez ordu bat lehenago eskatu behar da lekualdatzea, zerbitzu hori eskaripean baitabil.

    http://tolosaldeabus.net/linea/to27e-villabona-alkiza/

    Argazkiak eta bideoa: Unai Sorarrain eta Ur mara Museoa.

    ANTOLATZAILE ETA LAGUNTZAILEAK