Ideabat elkarteko boluntarioak Alkizan izan ziren 2019-ko martxoaren 16ean

FAGUS ALKIZA INTERPRETAZIO ZENTROAN eta Koldobika Jauregiren Ur mara Museoan bisita berezia izan genuen martxoaren 16ean. SORMENAREN KABIA ARTISTENTZAKO EGONALDIEN lehen edizioan parte hartu zuen Alvaro Aroca artista txiletarrak ,eta, orduz geroztik elkarrekin harremanetan gaude.

Alvaro Aroca Bilbon bizi da eta beste kide batzuekin batera IDEA BAT ELKARTEA sortu zuten orain urte batzuk. Gaur egun, “Eco indagaciones. 2ª parte, concienciación medioambiental a través de las experiencias sensoriales en espacios protegidos del Pais Vasco” delako proiektua dute esku artean eta Alkizan izan ditugu bisitan. Natura eta artea nola uztartzen diren ikusi ahal izan dugu, bertatik-bertara, Alkizako paraje ederretan. Miriam Martínez eko-artista gurekin izan da. Ibilbidean zehar, Hernio-Gazumeren edertasunaz gozatzera etorri den boluntario taldearekin natura eta artea uztartzen dituen jolasak egingo ditu.