Fagus Alkiza interpretazio zentroak, UEUren laguntzarekin, dibulgazio jardunaldiak egin ditu urriaren 25ean eta 26an. Jardunaldi hauen xedea izan da herritarren kontzientziazioa sustatzea eta adieraztea biodibertsitatearen zaintza gure esku dagoela, erronka kolektibo eta partekatu gisa ulertuta.
Besteak beste, Valentín Mugarza basozainak gidatutako, Zuhaitz lepatuak, gure arbasoen lekuko biziak ibilbide gidatua egin dugu.
Zuhaitz lepatuak ez dira edozein zuhaitz: gizakiaren eta naturaren arteko harremanaren testigu isilak dira. Zer dira, zergatik moztu ziren, eta zer balio dute gaur egun? Ibilbidea hasi aurretik Zuhaitz Motzak – Bizimodu baten ahotsak dokumentalak ikusi ahal izan dugu, zuhaitz lepatuen testuingurua hobeto ulertzeko.
Zuhaitz Motzak – Bizimodu baten ahotsak dokumentalak gure inguruneko baso-lauak eta moarratzearen ohiturak aztertzen ditu, gure arbasoek egurrarekin eginiko lanari eta naturak emandako baliabideei egindako omenaldia da.
Egileek basoen baitako historia txikiak jasotzen dituzte: mugarratzea, basolanean egindako lana, garai bateko bizimoduak eta abar.
Dokumentala eskura duzue HEMEN





