Mendeen joan etorrian, gizakiak garaian-garaiko egoerara moldatu eta diru-iturri berriak aurkitu behar izan ditu. Hainbat ogibide desagertu egin dira ondorioz.

Alkizan, sasoi batean, familia guztietan bazen ikazkinen bat. Ordea, txondorrak bezalaxe,  langintza hori aspaldi itzali zen. Zuhaitz lepatuak, baina,  ofizio horren lekuko biziak ditugu. Ikazkinen lana ahaztu ez dadin, Alvaro Aragon historialaraiak zuhaitz mugarratuen inguruan jakin beharreko guztiak kontatuko dizkigu.

 

HITZALDIA

“Zuhaitz lepatuak: itzalitako ogibide baten lekuko biziak”

Noiz: urriak 16, ostirala

Non: Alkizako elizan

Ordua: 19:00etan