Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuan ,besteak-beste, intsektu saproxilikoak bizi dira. Alkizako parajeetan oinez gabiltzala aurkitu dezakegu inguru hauetako ikurra bihurtu den Rosalia alpina intsektu bitxia. Gure basoetako zuhaitz zaharrei esker bizi da xomorro ezohiko hau, baita bere bizilagunetako asko ere. Basoko izaki txiki hauen inguruko sekretuak ezagutu nahi badituzu, zatoz Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak antolatu duen bisita gidatu tematikora. Xanti Pagola entomologoari esker Hernio-Gazumen bizi diren intsektu saproxilikoak ezagutuko ditugu ekainaren 8an egingo dugun Ibilbide gidatu tematikoan. Ibilbideak gutxi gora behera bi orduko iraupena izango du eta familia giroan, haurrekin ere egiteko modukoa izango da.

NOIZ: ekainaren 8an larunbata

ORDUA:  10:00etan hasiko da.

ABIAPUNTUA: Alkizako Plaza

IRAUPENA: Bi ordu, gutxi gora behera

ZAILTASUNA: egiteko erraza

PREZIOA: 12 urtera arteko haurrek dohainik. Helduek:  4 €

  • Bisita doakoa izango da alkizarrentzat

IZENA EMATEKO: deitu 688 604 466 zenbakira edo idatzi kultura@alkiza.eus helbidera.

OHARRAK:

Bisita euskaraz eskainiko da.

Ezinbestekoa da aurrez izena ematea, baita alkizarrentzat ere.

* Argazkiak: Xanti Pagola

Prentsan diotena (ATARIA): https://ataria.eus/alkiza/1556199424498-ingurumen-hezkuntza-proiektu-berritzailea-alkizan

OHARRA

Fagus Alkiza interpretazio zentroa 2025eko udaberrira arte
itxita egongo da
toki aldaketagatik.

Dena den, bertan antolatzen diren jarduerek martxan segiko dute.

Barkatu eragozpenak.