Berri zinez tristea ekarri du ekainaren 16.nak Alkizara: Koldobika Jauregi Zinkunegi hil da bihotzeko baten ondorioz.

Artista polifazetikoak arrastoa utzi du bai Euskal Herrian eta baita atzerrian ere. Edozein modutan, beti bere sustraiei, Alkizari, lotuta lan egin duen pertsona konprometitua izan da Jauregi.

 

Artista handia bezain persona xumea izan da, gertukoa, alaia eta eskuzabala; maitatua eta aintzat hartua, agian merezi baino gutxiago mimatua. Ahobizarrik gabe aireratu izan ditu bere pentsamenduak, umorea eta ironia baliatuz.

Jauregiren heriotzak samina eragin du Alkizan eta baita hura ezagutzen zuten guztien artean ere. Ordea, familiak jakitera eman duenez, ez da hiletarik edo agur-ekitaldirik egingo.

Bat-batean, bere lana puri-purian zela joan da Jauregi. Harri, lur eta zur iraungo duzu, Koldobika.

 

Albistea komunikabideetan

 

Koldobika Jauregi eskultorea hil da – Alkiza – Tolosaldeko ataria

Koldobika Jauregi hil da, eskulturaren erreferente Euskal Herrian eta nazioartean | Eguneko gaiak | GARA Euskal Herriko egunkaria (naiz.eus)

Koldobika Jauregi eskultorea hil da (berria.eus)

Koldobika Jauregi eskultorea hil da, 64 urte zituela (eitb.eus)

Koldobika Jauregi artista hil egin da – Soraluze – Plaentxia.eus

Koldobika Jauregi, el ‘escultor del monte’, fallece a los 64 años | El Diario Vasco

Muere Koldobika Jauregi, uno de los escultores vascos más reconocidos (deia.eus)