Fagus Alkiza interpretazio-zentroak gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du apirilaren 17rako.  Mikel Olano basozainak gidatuko du txangoa.

Goizeko 10:00etan 30 minutuko aurkezpena egingo da Alkizako plazan, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Ondoren, ibilaldia hasiko da, zailtasunik gabekoa. Prismatikoak eramatea gomendatzen da. Bi ordu inguruko iraupena izango du saioak eta adin eta ezaguera maila guztikoentzat egokia  izango da.

Ezinbestekoa da aurrez izena ematea.

IZENA EMATEKO

Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakia eta korreoa daude bisitarien eskura:

kultura@alkiza.eus

Telefonoa: 688 604 466

PREZIOA:

5 eurokoa izango da pertsonako. Alkizarrek eta 12 urtez azpikoek doan.

HIZKUNTZA:

Saioa euskaraz egingo da.

OHARRA

Fagus Alkiza interpretazio zentroa 2025eko udaberrira arte
itxita egongo da
toki aldaketagatik.

Dena den, bertan antolatzen diren jarduerek martxan segiko dute.

Barkatu eragozpenak.