Miriam Loidiren Ehun-bizipenak proiektuak eta Nomad Studioko Eli Garmendia eta Carlos Pericasen Alkizako Memoria proeiktuek eskuratu zituzten iazko Sormenaren Kabia bekak. Datorren ostegunean, irailaren 5ean, Alkizan egindako lanak jendaurrean ezagutzera emango dituzte.

 MIRIAM LOIDI

 Ehun bizipenak du izena Loidik burutu duen proiektuak, eta ehungintzaren esparruan kokatu du. Artilearekin lan egitea maite du eta material hau erabiliz sorkuntza artistikoa gauzatu du.

Duela bizpahiru urte hasi zen Loidi arte ehunaren mundua aztertzen, eta ohartu zen ehungintzaren industria dela kalte gehien eragiten duen industrietako bat. Horregatik, hainbat proiektu ezberdin egin ondoren, bere sorkuntza ehungintza jasangarrian oinarritzen du.

Artilea izan da bere lanaren protagonista, eta naturan topatu dituen beste elementu batzuk ere erabili ditu bere sorkuntza lanerako, hala nola, egurra eta buztina. Bada, datorren ostegunetik irailaren 14ra bitartean bere lana ikusgai egongo da Fagus Alkiza interpretazio zentroan. Erakusketaren inaugurazioan bertan bere esperientzia partekatuko du bertaratutakoekin.

 

 

 

NOMAD STUDIOA

Argazkilariak eta sortzaileak dira Eli Garmendia tolosarra eta Carlos Pericas mallorkarra, Nomad Studioaren atzean daudenak. Argazki estudio ibiltariarekin hara eta hona ibili dira 2021az geroztik, erretratuak atera eta hamaika lagunen historiak eta istorioak ezagutzen. Alkizan abiatu zuten ibilbide hori,  Erretratu Nomadak proiektuarekin.

Sormenaren Kabia bekari esker duela hiru urte hasitakoari jarraipena eman ahal izan diote. Argazkiak, pertsonak eta herria izan dira Alkizako Memoria proiektuko protagonistak. Oraingoan, baina, iraganean jarri nahi izan dute begirada.

Nomad Studiko lagunak, izenak berak ongi adierazten duen moduan, batera ea bestera ibili ohi dira, hemengo eta hango bizipenak eta bizipozak argazkietan bilduz. Asturiasen dabiltza orain eta ezinezkoa izango zaie aurkezpenean izatea. Ordea, Sormenaren Kabian egindako lana ezagutzeko aukera izango da eta euren esperientzia zein izan den jakiteko aukera ere izango da teknologiari esker.

 

Aurkezpena Fagus Alkiza interpretazio zentroan egingo da, arratsaldeko 18:30etik aurrera.