Sormenaren Kabia Egonaldien Baldintzak

MATRIKULA BERTAN BEHERA UTZI EDO ATZERATZEKO BALDINTZAK

Bezeroak bertan behera utzi nahi badu, idatziz jakinarazi behar dio antolakuntzari mail@urmara.com helbidera Emaila bidalita.

Kitapen bakoitzeko 50 €atxikiko dira kudeaketa-gastuengatik. Tailerrerako edo ostaturako izen-ematea bertan behera uzten bada, dirua itzuliko da (kudeaketa-tarifa kenduta), programatutako hasiera-eguna baino 15 egun lehenago egiten bada. Epe hori igarota, zerbitzuen zenbateko osoa kobratuko zaio bezeroari. Parte-hartzaileak covid-a balu dirua bere osotasunean itzultzea aztertuko litzateke.

Zilegi da tailerrean parte hartuko duen pertsona beste bategatik ordezkatzea, baldin eta planifikatutako hasiera data baino 14 egun lehenago egiten bada. Bezeroak idatziz adierazi beharko du bere tokia beste pertsona batek beteko duela eta idatziz jakitera eman beharko ditu ordezkoaren datu pertsonalak. Beti ere, aukera hau bideragarria izango da ostatu-aukera bera erabil badaiteke eta erakundea ados badago. Kasu horretan ez da apartek gasturik kobratuko,.

Tailer batean parte hartzen dutenen kopurua nahikoa ez dela uste bada, antolatzaileek eskubidea dute tailer hori bertan behera uzteko, programatutako eguna baino 15 egun lehenago beranduenez. Bezeroak berehala jakinaraziko dira, eta aurrez ordaindutako erregistro-tarifa osorik itzuliko da.

ERREKLAMAZIOAK ETA EZTABAIDAK KONPONTZEA – BITARTEKARITZA

Zerbitzuak erreserbatzearekin edo horiek gauzatzearekin zerikusia duen edozein erreklamazio mail@urmara.com helbide elektronikora bidali behar da, zerbitzuak egiten direnetik hogei (20) eguneko epean, eta, horrekin batera, erreklamazioaren baliozkotasuna egiaztatzeko (ziurtagiri medikoa, argazkia, txostena) bezeroari emandako justifikazio-agiri guztiak aurkeztu behar dira. Bestela, erreklamazioa ez da izapidetuko.

KONFIDENTZIALTASUNA ETA JABETZA INTELEKTUALA

Parte-hartzailak bere egonaldian zehar bakarrik erabil ditzake proposamenak, lanak, azterlanak eta kontzeptuak, metodoak eta tresnak, eta arte-egonaldiak egiteko helburuarekin bakarrik.

Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville dira ematen dituzten tailerrei edo saioei lotutako eskubide intelektualen titular bakarrak; beraz, erabiltzen diren baliabide didaktiko guztiak, forma edozein dela ere (papera, digitala, ahozkoa…), beren jabetza intelektual esklusiboan geratuko dira.

Tailer baten exekuzioan sortutako lan baten jabetza intelektuala autorearena izango da . Hala ere, parte-hartzailearen eta erakundearen artean berariaz adosten da erakundeak lan hori modu ezeztaezinean eta mugagabean erabili eta ustiatzeko eskubidea duela, adiera zabalenean, geografikoan nahiz denboran. Horretarako, eta beharrezkoa denaren arabera, parte-hartaileak onartzen du erakundeak lan hori erabiltzea eta ustiatzea. Antolatzaileek, obra erabili eta ustiatuz gero, obraren egilea adierazi beharko dute.

Ikasleak debekatua du, antolatzaileen idatzizko baimenik gabe, hirugarrenen eskura jarritako materialak edo bestelako hezkuntza-baliabideak erabiltzea, erreproduzitzea, zuzenean edo zeharka, guztiz edo partzialki, egokitzea, aldatzea, itzultzea, ordezkatzea, merkaturatzea edo hirugarrenei banatzea.

Alderdiek konpromisoa hartzen dute beste aldeari buruzko informazio eta dokumentu ekonomiko, tekniko edo komertzialen konfidentzialtasuna gordetzeko, eskaera egiten den bitartean eskura badituzte.