Jendaurrean aurkeztu dituzte euren lanak Uxue Juárez Gaztelu eta Ada Garrués Paularena artista iruindarrek.

Ohiko legez, Unai Sorarrain bideogileak egindako ikus-entzunezkoak proiektatu dira ekitaldiaren hasieran. Sorarrain sortzaileen bidelaguna izan da prozesuan zehar eta artista bakoitzak egonaldian zehar egin duen lana  laburbildu du. Emanaldiaren ostean artistek hitza hartu dute.  Esate baterako, Uxue Juárezek Alkizan sortutako hainbat testu irakurri ditu jendaurrean.

Sortzaileek adierazi dutenez, biak ala biak ere pozik daude bekari esker burutu duten lanarekin eta herritarrek zein antolatzaileek eskainitako harrera eskertu nahi izan dute.

Ada Garruések egonaldian zehar egin dituen mihiseak Fagusen ikusgai  jarri ditu eta erakusketa otsailaren 7ra arte egongo da irekita.

Hona hemen Sormenaren Kabia bekako 2024ko ikus-entzunezkoak:

Egilea: Unai Sorarrain.