Fagus Alkiza Intepretazio Zentroak, SORMENAREN KABIA, ARTISTENTZAKO EGONALDIEN bigarren edizioa aurkeztu du.
Alkizako Udalak eta herriko eragileek, artistek, hausnartu, sortu eta lan egiteko espazio bat sortu dugu. Orain arte, kulturari lotutako ekitaldi gehienak hiri-eremuetan egin izan dira eta, egitasmo honekin, arte-sormena, kultura bera, hirietatik deszentralizatu nahi dugu. Gure herria Gipuzkoako mapa kulturalean kokatu nahi dugu, etorkizunean, landa-eremuko sorgune moduan erreferente bat izan dadin.
Sormenaren Kabia kultura eta ezagutzak elkarbanatzeko, esperimentaziorako eta difusiorako gunea da. Artearen sorkuntza gizarteratzeko baliabide bihurtu nahi dugu Gipuzkoa osorako, eta, horretarako lehen urratsak eman ditugu jada.
Gaur egurdian SORMENAREN KABIA ARTISTENTZAKO EGONALDIEN bigarren edizioa aurkeztu dugu Alkizako Inazio Urruzola Txakolindegian. Alkiza, garai berrietara egokitzen ari den landa-eremuko herria dugu, eta, natura eta artea eskutik doazela agerian utziko duen agerraldia eskaini dugu. Izan ere, Hernio mendi ikusgarria parez-pare genuelarik, Mikel Garaizabal enologoak eta Iñaki Martiarena, Mattin sortzaileak Sormenaren Kabia Artistentzako Egonaldien II. Edizoa aurkezteko performancea egin baitute; artea, natura, ilusioa, Alkizako txakolina, irudigintza eta sormena uztartu dituen ikuskizuna izan da.
Argazkiak: Jon Miranda (ATARIA).
PRENTSAN
https://www.diariovasco.com/culturas/necesario-gran-centro-20190522000738-ntvo.html (DV)
https://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/sormenaren-kabia-berriro-20190523100810-nt.html (DV)
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2019/05/23/vecinos/tolosaldea/alkiza-sortzaileen-paradisu (Noticias de Gipuzkoa)