Iritsi da eguna,  abenduaren 17an jendaurrean aurkeztuko dira aurtengo beka irabazi duten sortzaileen lanak.

Ione Larrañaga ilustratzaileak eta Joseba Agirrezabalaga artista plastikoak irabazi dute 2021eko Sormenaren Kabia Beka eta euren proiektuak ezagutzeko aukera izango da datorren ostiralean. Ohiko legez, Fagus Alkiza interpretazio-zentroan egingo da ekitaldia eta sortzaileak bertan izango dira.

Hona hemen Unai Sorarrain bideogileak egin dituen ikus-entzunezkoen aurrerapen bideoa: