Fagus Alkiza interpretazio zentroak Saguzar Gaua antolatu du, batez ere familiei zuzendutako ekintza gisa. Jarduerak bi atal izango ditu:

  1. Lehenik, adituen azalpenak jasoko dituzte parte-hartzaileek saguzarren inguruan.
  2. Ondoren, ibilaldi labur bat egingo dute, animalia horiek zuzenean behatzeko eta saguzarrak detektatzeko tresnen erabilera ezagutzeko. Gainera, bertan hegan dabiltzan espezieak identifikatzeko aukera izango dute.

Elkargunea Alkizako hilerri ondoko aparkalekua izango da, 20:15ean. Naturtzaindiako adituen azalpenen ondoren, ibilbide gidatua egingo da. Jarduerak bi ordu inguru iraungo du.

Ekitaldian parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da. Horretarako klikatu HEMEN

SAGUZAR GAUA ALKIZAN

  • Noiz: irailak 12, ostirala
  • Non: hilerri ondoko aparkalekuan
  • Ordua: 20:15ean (bi ordu inguru)
  • Prezioa: alkizarrentzat eta 12 urtez azpikoentzat doan; gainerakoek 5 € ordaindu beharko dituzte, egunean bertan, eskudirutan
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Gidaria: Naturtzaindiako adituak