2019ko irailaren 14ean, Hernio-Gazumeko zuhaitz lepatuak ezagutzeko egin genuen ibilbideko argazkiak dira. Valentin Mugerza, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria izan genuen gidari.

Hernioko gailurren azpian, bada pago motzen sail erraldoi bat. Bertako egurrarekin egindako barkuek urruneko itsasoak zeharkatu zituzten eta sortutako ikatzarekin berotzen zituzten industrietako labeak. Garai hartako lanek itsura magikoa eman diete Alkizako basoei. Zuhaitzen artean oinez pasa genuen larunbat goiza (irailaren 14a). Valentin Mugerza Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria da eta 15 urte daramatza zuhaitz lepatuekin lanean. Gozamena izan da bere azalpenak entzutea. Mila esker Valentin.

Ibilbidean Euskal Herriko hainbat herritako lagunak izan genituen, mila esker etorri zineten guztio!Aipamen berezia egin nahi diegu Nomad Studioko lagunei, Elik eta Carlosek ikusgai dituzuen argazki eder hauek oparitu dizkigute eta.

Argazkiak: Nomad Studio