Uraren bidean barrena ibili gara Inma Mugerza hidrogeologoaren gidaritzapean. Bisita gidatuak Alkizako paisaian barrena eraman gaitu, gure oinen azpian ezkutuan dagoen altxor bat ezagutzeko: lurrazpiko ura. Herriko plazatik abiatu eta Mandabe erreka eta iturburura iritsi gara, Hernio mendiko kareharrietan barrena urak egiten duen ibilbidea ulertuz.
Goiz ederra pasa dugu, natura ulertuz eta naturaz gozatuz. Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta laster arte. Alkizan, ederki!

