Joan den apirilaren 12an, Mikel Olano basozain eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia saileko kideak txorien kantuak identifikatzen ikasteko saio interesgarri bat eskaini zuen Alkizan. Ekintza hau Fagus Alkiza interpretazio zentroak antolatutako ibilbide tematikoen baitan kokatzen da, naturarekiko jakin-mina sustatzeko helburuz.
Saioa Alkizako Udaletxeko Ganbaran hasi zen, non parte-hartzaileek aurkezpen labur baten bidez txorien argazkiak eta haien kantuak lotzen ikasi zuten. Ondoren, adin guztientzako egokia zen ibilbide bat egin genuen, Mikel Olanoren azalpen zehatzei esker inguruko txori-espezieen kantuen ezagutzan sakontzeko aukera paregabea izan genuelarik.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten guztiei, eta bereziki Mikel Olanori, bere prestutasun eta jakinduriagatik.