Miriam Loidiren Ehun-bizipenak proiektuak eta Nomad Studioko Eli Garmendia eta Carlos Pericasen Alkizako Memoria proeiktuek eskuratu zituzten 2023ko Sormenaren Kabia bekak.
MIRIAM LOIDI
Ehun bizipenak du izena Loidik burutu duen proiektuak, eta ehungintzaren esparruan kokatu du. Artilearekin lan egitea maite du eta material hau erabiliz sorkuntza artistikoa gauzatu du.
Duela bizpahiru urte hasi zen Loidi arte ehunaren mundua aztertzen, eta ohartu zen ehungintzaren industria dela kalte gehien eragiten duen industrietako bat. Horregatik, hainbat proiektu ezberdin egin ondoren, bere sorkuntza ehungintza jasangarrian oinarritzen du.
Artilea izan da bere lanaren protagonista, eta naturan topatu dituen beste elementu batzuk ere erabili ditu bere sorkuntza lanerako, hala nola, egurra eta buztina.
NOMAD STUDIOA
Argazkilariak eta sortzaileak dira Eli Garmendia tolosarra eta Carlos Pericas mallorkarra, Nomad Studioaren atzean daudenak. Argazki estudio ibiltariarekin hara eta hona ibili dira 2021az geroztik, erretratuak atera eta hamaika lagunen historiak eta istorioak ezagutzen. Alkizan abiatu zuten ibilbide hori, Erretratu Nomadak proiektuarekin.
Sormenaren Kabia bekari esker duela hiru urte hasitakoari jarraipena eman ahal izan diote. Argazkiak, pertsonak eta herria izan dira Alkizako Memoria proiektuko protagonistak. Oraingoan, baina, iraganean jarri nahi izan dute begirada.
Nomad Studiko lagunak, izenak berak ongi adierazten duen moduan, batera ea bestera ibili ohi dira, hemengo eta hango bizipenak eta bizipozak argazkietan bilduz.
Hemen Sormenaren Kabia 2023 aurkezteko bidali zuten bideoa: https://mega.nz/file/Vf100YDZ#rJMLJou5clZtbKLlfycgXY41v1jhP8Y_3TtK75FzjZY
Hemen Nomad Studiok Alkizan egindako lanak: