Jendaurrean aurkeztu dituzte euren lanak Laia Varela eta Mirari Errondosorok

Fagus Alkiza interpretazio-zentroan egin da ekitaldia eta Sormenaren Kabia Bekaren irabazleek herritarren aurrean azaldu dituzte euren proiektuak.

Ohiko legez, Unai Sorarrain bideogileak egindako ikus-entzunezkoak proiektatu dira. Sorarrain bi sortzaileen bidelaguna izan da prozesuan zehar eta hala, bideo horietan artista bakoitzak egonaldian zehar egin duena jaso da. Emanaldiaren ostean irabazle bakoitzari hitza eman zaio, baita bertaratutakoei ere.

Bi artistak pozik agertu dira Sormenaren Kabia Bekari esker burutu duten lanarekin eta biek eskertu nahi izan dute herritarrek zein antolatzaileek eskainitako harrera beroa.

Hona hemen Sormenaren Kabia Bekako aurtengo ikus-entzunezkoak:

Egilea: Unai Sorarrain.