Idoia Unzurrunzaga Llach argazkilariak eta Maria Andres Sanz dantzariak irabazi zuten 2020ko SORMENAREN KABIA beka. Iraila eta azaroa bitartean Alkizan izan ziren euren proiektuak burutzeko.
Irailaren 9an prentsaurrekoa eskaini genuen eta bertan izan ziren SORMENAREN KABIAN parte hartuko zuten bi artistak. Unzurrunzagak eta Andresek Alkizako egonadian zer egin nahi zuten azaltzeaz gainera, hirugarren ekitaldian jasotako lanen inguruko xehetasunak aditzera eman zituzten.