Pasa den ostiralean, irailaren 12an, Fagus Alkiza interpretazio zentroan “Saguzar Gaua” ospatu genuen, eta esperientzia bikaina izan zen. Familian edo lagun artean elkartuta, Naturtzaindiako adituak gidari, saguzarren mundu harrigarria ezagutzeko aukera izan genuen: haien sekretuak eta ohiturak gertutik ezagutu, eta gero gauean ibilalditxo bat eginez, saguzarrak zuzenean behatu ahal izan genituen tresna berezien bidez.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Naturtzaindiako kideei euren ezagutza eta laguntzagatik, baita bisitan parte hartu zenuten guztioi ere, zuen parte-hartzea funtsezkoa izan baita jarduera arrakastatsua izan dadin. Zuen interes eta parte-hartzearekin, natura eta biodibertsitatea hurbilagotik ezagutzeko aukera paregabea sortu zen.

