Hernio mendiaren magalak hamaika altxor ezkutatzen ditu. Belardietan edo basoetan barna paseatuz hamaika intsektu txiki ikusi ditzakegu. Ordea, ezezaguna bezain harrigarria da izaki txiki hauen mundua. Bada, Fagus Alkiza interpretazio-zentroak animalia hauek hobeto ezagutzeko bisita gidatua egin du. Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia Saileko kidea da Iñaki Mezquita eta berarekin batera ibilbide ederra egin dugu.
Mila esker etorri zareten guztioi!