Alkizako Udalak, 2020an herriko Erretore-etxean garatzen ari den proiektu turistikoaren harian, erabaki zuen Fagus-Alkiza Interpretazio-zentroa udaletxearen eraikinetik Erretore-etxearen ganbarara eramatea, hain zuzen ere, herrian Ipar polo izenarekin ezagutzen den espaziora.
Honen arira, aurreko otsailaren 27an, egin zen espazio honen inaugurazioa, hona hemen, han ateratako argazkiak:

