Joan den larunbatean, uztailaren 5ean, Hernio-Gazumeko anfibio eta narrastiak ezagutzeko bisita gidatua egin genuen Alkizan. Gidari apartak izan genituen: Ion Garin eta Iñaki Romero herpetologoak, Aranzadi Zientzia Elkartetik. Goiz zoragarria izan zen: natura eta paisaiaz gozatu, eta aldi berean, asko ikasi genuen.
Eskerrik beroenak etorri zineten guztioi! Alkizan, ederki!
Argazkiak: Fagus Alkiza eta Inma Mugerza

