Hernio magaleko erraldoi hegalariak hobeto ezagutzeko bisita gidatua egin dugu. Javier Vázquez basozain ohiaren azalpenekin asko gozatu dugu. Sai arreak dotore ibili dira zeruan, eta sorpresa ederra ere izan dugu: sai zuri familia bat hegan! Bikoteak eta kumeak ikuskizun paregabea eskaini digute.
Eskerrik asko, Javier, zure pasioz betetako kontakizunengatik! Eta mila esker etorri zineten guztioi: zuek gabe bisita hauek ez lukete zentzurik izango.
Alkizan, ederki: natura, gizakia eta kultura.

