Alkiza Hernio mendiaren magalean dagoen landa-eremuko herria da. Naturagune ikusgarria izateaz gainera, balio ekologiko handia du. Hernio-Gazume Natura 2000 Sare europarraren baitan aitorturik dago.

Besteak beste, bertan aurkitu ditzakegu Europar Batasunaren interesekoak diren hainbat landare eta animalia espezie. Esate baterako, harkaiztien gainean, dotore, hegan ikusi ditzakegu sai arre eta sai zuriak. Javier Vazquez basozain ohiak pasioz kontatu dizkigu hegazti sarraskijaleen inguruko hamaika bitxikeria.

Euskal Herriko hainbat puntutatik (Azpeitia, Berriz, Irun, Ikaztegieta, Elgeta, Zaldibia, Irura, Zarautz eta abar) etorritako 27 lagun elkartu gara ibilbide gidatua egiteko eta goiz zoragarria pasa dugu. Elkarrengandik ikasteko aukera izan dugu, naturaz gozatuz eta ikasiz. Javier, ekerrik asko emandako azalpenengatik! Beti bezala, pasioz eta goxo hitz egin diguzu, asko gozatu dugu zure hitzak entzunez! Mila esker ibilbiden parte hartu duzuen guztioi, eskerrik asko zuen jakintza, zalantzak eta esperientziak gurekin partekatzeagatik. Nahi duzuen arte. Alkizan, ederki!