Larunbat goiz ederra partekatu genuen Alkizan, Hernio-Gazume inguruko anfibio eta narrastiak gertutik ezagutzen. Naturan murgilduta, bertako fauna hobeto ulertzeko eta haren balio ekologikoaz jabetzeko aukera paregabea izan genuen.
Eskerrik beroenak parte hartu zenuten guztioi zuen interesa, jakin-mina eta giro bikaina ekartzeagatik. Eta aipamen berezia, nola ez, Ion Garin biologoari, Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Saileko kideari; bere azalpen argi eta interesgarriei esker, inguruko espezieak beste begi batzuekin behatzeko aukera izan genuen.
Eskerrik asko Aitor Azpiazu Ugalderi bere argazkiak gurekin partekatzeagatik.
Poz handia da horrelako uneak elkarrekin bizitzea eta naturarekin lotura sendotzen jarraitzea.
Eta gogoratu: datozen ekitaldi guztiak gure agendan ikusgai dituzue. Begiratu eta animatu parte hartzera! Gustura hartuko zaituztegu berriro Fagusen.

