Joan den larunbatean, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak antolatutako bisita gidatuan, Alkizako paisaiak gordetzen dituen sekretu geologikoak ezagutzeko aukera izan genuen.

Sara Alcorta geologoak azaldu zigun nola, duela milioika urte, gaur egun ezagutzen dugun ingurua itsasoaren hondoan zegoen, eta nola sortu ziren Alkizako eraikin zaharrenak eraikitzeko erabilitako harriak zein inguruko harrobietan ustiatu izan den burdin-minerala. Bidean zehar, Juantxo Unzueta naturzaleak ere inguruko naturari buruzko hainbat bitxikeria eta xehetasun interesgarri partekatu zituen.

Eskerrik beroenak parte-hartzaile guztiei eta gidariei, gure ondare geologikoa eta naturala hobeto ezagutzeko aukera paregabe hau eskaintzeagatik.

Hona hemen jardunaldiko argazki batzuk.