Ondarearen Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, Europako Batzordearen babesarekin eta, funtsean, herritarren eta bere ondarearen artean lotura bat finkatzeko asmoz ospatzen dira.

Aurtengo gaia Artea eta aisialdia izango da eta “Ondarea, plazara! da aukeratutako leloa. Aurten ere Alkizak Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du.

Hernioko gailurren azpian, bada pago motzen sail erraldoi bat. Bertako egurrarekin egindako barkuek urruneko itsasoak zeharkatu zituzten eta sortutako ikatzarekin berotzen zituzten industrietako labeak. Garai hartako lanek itsura magikoa eman diete Alkizako basoei. Zuhaitzen artean oinez, lagunekin edo senideekin, goiz dibertigarri bat pasatzeko aukera bikaina eskainiko du Valentin Mugerza Aldundiko teknikariak gidatuko duen ibilbideak. Zatoz arbasoengandik jaso ditugun altxor hauek ezagutzera.

Alkizarrentzat eta 12 urtetik beherakoentzat dohainik izango da eta gainerakoek 4 € ordaindu beharko dituzte. Edozein kasutan ere, aurretik izena eman behar da. Horretarako, bidali mezu bat kultura@alkiza.eus helbidera.

Ibilbidea irailaren 14ean, Alkizako Plazatik abiatuko da, goizeko 10:00etan. Gutxi gora behera bi orduko iraupena izango du eta zailtasun maila ertainekoa izango da.

OHARRA

Fagus Alkiza interpretazio zentroa 2025eko udaberrira arte
itxita egongo da
toki aldaketagatik.

Dena den, bertan antolatzen diren jarduerek martxan segiko dute.

Barkatu eragozpenak.