Nagore Legarreta sortzaileak argazkiak egiteko modurik xinple eta primitiboena irakatsiko digu
Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak, herriko gainerako eragileekin batera, SORMENAREN KABIA Artistentzako Egonaldien bigarren edizioa martxan jarri du jada. Aurten Beñat Ralla eta Nagore Legarreta sortzaileak herrian izango ditugu iraila eta urria bitartean.
Nagore festak pasa ondoren iritsiko da Alkizara, irailaren 9an, eta, hemen izango da hilaren 22a bitartean. Argazkilaria da bera eta, argazkilaritzari lotutako proposamen ederra egin nahi dizue herritarrei. Argazki kamerak eraiki eta hauek erabiltzen ikasteko tailerra eskainiko du irailaren 16 eta 18an. Haur, gazte zein helduentzako aproposa da eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Doakoak dira eta izena emateko nahikoa duzue kultura@alkiza.eus
helbidera idaztearekin edota 688 604 466 zenbakira deitzearekin.