ISISek bahitu eta esklabo gisa atxiki ondoren bizirik atera dira Mediha eta bere neba gazteak, Ghazwan eta Adnan. Orain bizitza berreraiki beharko dute, aita, ama eta neba txikia non dauden ez dakitelarik. Genozidioa gertatu zenetik zortzi urte igaro badira ere, erreskate- eta erantzukizun-ahaleginetan eragina duten tokiko eta nazioarteko zailtasunei aurre egin beharko diete neba-arrebek. Hori dela eta, erreskatatzaile yazidien sare baten laguntza bilatuko dute, desagertutako senideak aurkitzeko.
Historia hiru urtez garatzen da, Iraken, Turkian eta Sirian. Azpimarratzekoa da ISISen ankerkerien eragin iraunkor eta etengabea. Medihak berekin eramango gaitu justiziaren bila egiten duen bidaian, bere traumari eta minari aurre egingo die egunkari-formatuko bideo pertsonaleen bidez eta bere ahotsa entzunaraziko du gaizkileei buruzko ikerketak has daitezen.
Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldian, Amnesty International Saria ematen duen epaimahaiak luzemetrai onenaren saria eman dio “Mediha”ri. Aurtengo saria Koldobika Jauregi zenaren eskultura bat da: “Protestarako eskubidea”. Artista alkizarrak Amnesty Internazional elkartearekin kolaboratu izan du urte luzez eta “Mediha” filma Alkizan proiektatzea eskultoreak egindako ekarpena eskertzeko modu bat izango da. Proiekzioaren ondoren, Donostiako Amnesty International elkarteko kide batek “Mediha” luzemetraiaz solasaldia eskainiko du.
MEDIHA proiekzioa
NOIZ: azaroak 22, ostirala
NON: Fagus Alkiza zentroan
ORDUTEGIA: 19:00etan proiekzioa eta jarraian solasadia, Donostiako Amnesty International elkarteko kide batekin.
Hizkuntza: Kurdua, Turkiera, Arabiera, Ingelesa
Azpitituluekin