Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak aste honetan bertan aurkeztu du SORMENAREN KABIA, ARTISTENTZAKO EGONALDIEN bigarren edizioa. Adinez nagusiak diren edozein diziplina artistikotako bi artistek 1000 €ko beka bana jasoko dute eta Alkizan, Lete Apartamentuetan hamabost egunez egoteko aukera izango dute iraila eta azaroa bitartean. Hortaz, Naruta 2000 Sare europarraren baitan aitortutako ingurune zoragarri baten erdian lan egiteko parada izango dute bi kreatzailek.

Deialdian parte hartzeko epea ekainaren 30erarte irekita egongo da. Egonaldiari buruzko xehetasunak Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren atari honetan bertan aurkitu daitezke.

Diziplina asko lantzen dituen OBBTKN Estudioko Felix Aizpurua asteasuarrak egina da ekimenaren behin betiko logoa edo irudia. Sormenaren Kabiak, baina, aurten , irudi berri eta efimeroa ere izango du.

Egonaldien bigarren ekitaldia Alkizako Inazio Urruzola Txakolindegian aurkeztu dugu, Mikel Garaizabal enologoak eta Iñaki Martiarena, Mattin, sortzaileak lagundurik. Bien arteko lanetik, hitzaren eta irudiaren arteko solasalditik sortu dira Mattinek Sormenaren Kabiarentzat egin dituen irudiak.

OHARRA

Fagus Alkiza interpretazio zentroa 2025eko udaberrira arte
itxita egongo da
toki aldaketagatik.

Dena den, bertan antolatzen diren jarduerek martxan segiko dute.

Barkatu eragozpenak.