Kutsidazu bidea, Ixabel Joxean Sagastabalek 1994an argitaratu zuen umorezko eleberri laburra da. Denboran zehar, antzerkirako, zinemarako, telesailerako eta musikal baterako moldaketak izan ditu. Idazleak bere bizipenetatik abiatuta sortu zuen istorioa, eta bertan Juan Martin pertsonaia protagonista dugu: Donostiako gazte bat, euskara ikasten ari dena eta Alkizako barnetegian hizkuntza hobetzeko asmoz iristen dena. Hernialdeko baserri batean bizi da, eta egunero egiten du bidea barnetegira. Orain, eleberrian aipatzen den ibilbide hori seinaleztatu egin da, eta, gainera, filmeko zenbait pasarte bertan grabatu ziren.

Ibilbide hau gauzatzeko ezinbestekoa izan da Hernialdeko Udala, Alkizako Udala, Tolosaldea Garatzen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaritza eta EuskoJaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lankidetza. Alkizako Udalak zinez eskertzen du Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Tolosaldea Garatzenen babes ekonomiko eta bidelaguntza.

IBILBIDEA
Kutsidazu bidea, Ixabel ibilbideak 4,4 kilometroko luzera du, eta Hernialdetik Alkizara edo alderantziz egin daiteke, gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupenarekin.

Ibilbidea ezagutarazteko lau bisita gidatu antolatu dira, doakoak. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute:

๐Ÿ“ž 943 697413
โœ‰ tour@tolosaldea.eus

Bestalde, bisita modu autonomoan egin nahi dutenek ibilbidea seinaleztaturik aurkituko dute.

IBILBIDEA ESKURA DUZU HEMEN:

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/kutxidazu-bidea-ixabel-193068142?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=17015618

 

“KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL” EZAGUTZEKO EGITARAUA

Martxoak 22, larunbata โ€“ Alkiza

๐Ÿ•ฅ 10:30 โ€“ Ibilbide gidatua Alkizatik Hernialdera (irteera plazatik)
๐ŸŽญ 19:00 โ€“ Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlana (Alkizako elizan)

Martxoak 28, ostirala โ€“ Alkiza

๐Ÿ“š 18:30 โ€“ Gure genealogia euskaltzaleak XVI. mendetik XX.era. Alkizatik Euskal Herrira hitzaldia, bertsoekin lagunduta.
Hizlariak: Haritz Azurmendi eta Oihana Iguaran

Martxoak 29, larunbata โ€“ Hernialde-Alkiza

๐Ÿ•ฅ 10:30 โ€“ Ibilbide gidatua Hernialdetik Alkizara

Apirilak 5, larunbata โ€“ Alkiza-Hernialde

๐Ÿ•ฅ 10:30 โ€“ Ibilbide gidatua Alkizatik Hernialdera (irteera plazatik)

Apirilak 12, larunbata โ€“ Hernialde-Alkiza

๐Ÿ•ฅ 10:30 โ€“ Ibilbide gidatua Hernialdetik Alkizara
๐ŸŽญ 19:00 โ€“ Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlana (Hernialdeko elizan)

 

ย 

ย AURKEZPEKO PRENTA-OHARRA ESKURA DUZU HEMEN KUTSIDAZU PRENTSA OHARRA

 

ALBISTEA KOMUNIKABIDEETAN

https://www.euskadi.eus/albistea/2025/javier-hurtado-sailburua-kutsidazu-bidea-ixabel-ibilbidea-bezalako-proiektuek-familiako-turismoa-eta-jasangarritasuna-sendotzen-laguntzen-dute/web01-ejeduki/eu/

https://www.berria.eus/bizigiro/kutsidazu-bidea-brian_2138562_102.html

https://www.eitb.eus/eu/nahieran/irratia/euskadi-irratia/faktoria-magazina/osoa/9890507/

https://ataria.eus/tolosaldea/1741956476647-hernialde-eta-alkiza-lotuko-dituen-ibilbidea-erakutsi-dute

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/sociedad/2025/03/14/kutsidazu-bidea-ren-ibilbidea-9398416.html

Mendi ibilbidea ere badauka ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ eleberriak | Haria | IRRATIA

Joxean Sagastizabalen โ€œKutsidazu bidea, Ixabelโ€ eleberrian oinarritutako ibilbidea ezagutzeko aukera – Tolosaldea – 28kanala.eus

https://basquetour.eus/kutsidazu-bidea-ixabel-nueva-ruta-turistico-cultural-en-hernialde-en.htm

https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/kutsidazu-bidea-ixabel-20250313200325-nt.html

Argazkiak: Jon Miranda (Ataria).