Asier Hilario Orús Euskal Herriko Unibertsitateko Geologiako doktorea da. Ondare geologikoaren eta geoturismoaren kudeaketan eta komunikazioan dihardu 2005. urteaz geroztik, batez ere Euskal Kostaldeko Geoparkeko arduradun zientifiko gisa. Hainbat irrati eta telebista kateren kolaboratzaile izan da, eta dibulgazio-produktu ugari idatzi ditu; besteak beste, 3 liburu, dozenaka dibulgazio-artikulu eta “Flysch, haitzen hitza” dokumental saritua. Mundu osoan Lurraren zientziei buruzko komunikazioari buruzko hitzaldiak ematen ditu, eta ondare geologikoa kontserbatzeko eta hari balioa emateko nazioarteko hainbat elkarteren parte da.
Alkizako historia geologikoa zein den azalduko digu Hilariok; gure ingurunea mendeetan zehar nola aldatzen joan den, aldaketa klimatikoak haitzetan zer idatzi duen kontatuko digu.
HITZALDIA
NOIZ: urriak 30, ostirala
NON: Alkizako elizan
ORDUA: 19:00etan
Oharra: komeni da aldez aurretik izena ematea. Dena dela, egunean bertan, elizara sartzeko aukera izango da tokia dagoen bitartean.
Izena emateko: idatzi kultura@alkiza.eus helbidera edo bidali watsappa 688 604 466 zenbakira.