“Natura, gizakia eta artea” II. Topaketaren baitan, Iñaki Martiarena “Mattin” ilustratzaileak kamishibai teknika zer den azaltzeko tailerra eskainiko du.
Kamishibaik japoniarrez, “paperezko antzerkia” esan nahi du. Nahi duen orok ilustrazioen bidez istorioak kontatzeko teknika japoniar hau zer den ikasi eta ipuin bat osatzeko aukera izango du.
Tailerra Alkizako plazan eskainiko du Mattinek, goizean zehar (ordutegia zehaztu bezaian azkar jakitera emango dugu) eta doakoa izango da da parte hartu nahi dutenentzat.
Uztailaren 6ean Alkizako plaza hainbat sortzaileren bilgunea izango da. Naturak, gizakiak eta arteak bat egingo dute. Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren webgunean eta sare sozialetan ekitaldiaren inguruko xehetasunak ematen joango gara.