Xabier Artola Zubillaga argazkilaria  “Dantza”-ren filmaketan izan zen, eta bertan ateratako irudiekin “Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat” erakusketa osatu du.

Telmo Esnalek zuzendutako filmak dantzaren bidez istorio bat kontatzen digu, bizitza, heriotza, amodioa, lana  eta festa ere ukitzen dituen istorio bat. Xabier Artolaren begietatik eta ikuspuntutik Dantza ezagutzeko aukera izango da Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan maiatzaren 13tik ekainaren 30era bitartean.

OHARRA

Fagus Alkiza interpretazio zentroa 2025eko udaberrira arte
itxita egongo da
toki aldaketagatik.

Dena den, bertan antolatzen diren jarduerek martxan segiko dute.

Barkatu eragozpenak.