Hernio mendiaren magalak hamaika altxor ezkutatzen ditu. Belardietan edo basoetan barna paseatuz hamaika intsektu txiki ikusi ditzakegu. Ordea, ezezaguna bezain harrigarria da izaki txiki hauen mundua. Bada, Fagus Alkiza interpretazio-zentroak animalia hauek hobeto ezagutzeko bisita gidatua antolatu du. Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia Saileko kidea da Iñaki Mezquita eta berarekin batera ibilbide gidatua egingo dugu uztailaren 26an.
Ibilbidea Alkizako hilerri ondoko aparkalekutik abiatuko da eta pare bat orduko iraupena izango du. Bideak ez du zailtasunik baina arropa eta oinetako erosoekin joatea eta ura eramatea aholkatzen dugu.
Parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea.
IZEN-EMATEA ETA XEHETASUNAK