Hernio mendiaren magalak hamaika altxor ezkutatzen ditu. Belardietan edo basoetan barna paseatuz hamaika intsektu txiki ikusi ditzakegu. Ordea, ezezaguna bezain harrigarria da izaki txiki hauen mundua. Bada, Fagus Alkiza interpretazio-zentroak animalia hauek hobeto ezagutzeko bisita gidatua antolatu du. Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia Saileko kidea da Iñaki Mezquita eta berarekin batera ibilbide gidatua egingo dugu ekainaren 4an.
Ibilbidea Alkizako hilerri ondoko aparkalekutik abiatuko da eta pare bat orduko iraupena izango du. Bideak ez du zailtasunik baina arropa eta oinetako erosoekin joatea eta ura eramatea aholkatzen dugu.
Parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako, bidali e-maila kultura@alkiza.eus helbidera edo whatsappa 688 604 466 zenbakira. Parte hartu nahi duenak egunean bertan 5- € ordaindu beharko ditu (Alkizarrentzako eta 12 urtez azpikoentzako doan).
Zatoz gurekin eta ezagutu ezazu intsektuen mundu txiki handia!
INTSEKTUEN MUNDURA GERTURATZEKO IBILBIDEA
NOIZ:ekainak 4, larunbata
ORDUA. 10:00-12:00 (gutxi gora behera bi orduko iraupena izango du)
NON: hilerri ondoko aparkalekutik abiatuko da
PREZIOA: parte hartu nahi duenak egunean bertan 5- € ordaindu beharko ditu (Alkizarrentzako eta 12 urtez azpikoentzako doan)
IZENA EMATEKO: kultura@alkiza.eus/whatsappa: 688 604 466